Saskibaloia

Mendebaldea nagusi NBAn

Izarren Partidan 146-119 irabazi dio Ekialdeari bart, eta Kobe Bryantek eta Shaquille O'Nealek jaso dute jokalari onenean saria.

2009ko otsailaren 16a
17:03
Entzun
Bart jokatu dute Phoenix-en (Ameriketa Estatu Batuak) NBAko 58. Izarren Partida, eta Mendebaldea izan da aurten irabazle: 146-119 hartu du mendean Ekialdea. Orain arte Ekialdea doa lehia horretan nagusi: 35 aldiz irabazi du. Azkena, iaz (134-128).

Mendebaldeko bi kideri ematen diete jokalari onenen saria: Kobe Bryant Angeles Lakers taldeko hegalari -27 puntu sartu ditu- eta Shaquille O'Neal Phoenix Sunseko pibotari -17 puntu-. Biek hirugarren saria dute: Bryantek 2002 eta 2007an ere lortu zuen eta O'Nealek 2000an eta 2007an.

Mendebaldean Chris Paul New Orleans Hornetseko baseak ere partida ona jokatu du: 14 puntu eta 14 asistentzia.

Ekialdeko onena LeBron James Cleveland Cavalierseko hegala izan da: 20 puntu.

Datorren urtean Dallasen jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.