Txapeldunen Ligako tituluak pilatzen segitzen du Lyonek. Frantziako taldeak ez du parekorik Europan. Anoetan jokatutako finalean 3-1 menderatu du Wolfsburg, eta zazpigarren aldiz lortu du Europako talderik onena izatea. Zazpi titulu horietatik bost, gainera, azken bost sasoietan lortu du. Izarrez beteta dago taldea, eta inoiz baino distira gehiago egiten du.
Erraz, baina joko ikusgarririk egin gabe iritsi da finalera Lyon. Wolfsburg Lyoni itzal egiteko moduan izan zitekeela uste zen; izan ere, alemaniarrek ligarekin jarraitu zuten konfinamenduaren ostean. Frantzian, berriz, eten egin zen txapelketa. Gainera, aurrean jo handia du Wolfsburgek. 141 gol sartu ditu sasoi honetan jokatutako 33 partidetan. Baina ez da hala izan; Lyonek hasieratik hartu du jokoaren ekimena, eta bere zelaian sartu du Wolfsburg, baloia galtzean presio ona eginez. Dena den, txapeldunak geldikako jokaldien bidez sortu ditu lehen arrisku abaguneak. Renard erdiko atzelariaren indarra eta garaiera baliatu du horretarako. Baina asmatzea falta zitzaion, golak baitira futbolaren gatza eta piperra. Hori ikusta, Wolfsburg gora egiten hasi da. Orduan agertu da, haatik, Le Sommer, eta Lyonen lehen gola egin du. Arean egindako aurreneko errematea Abt atezainak geratu dio, baina, aldartzea jaso, eta aurrelariak sarera bidali du baloia.
QUEL BONHEUR DE SOULEVER CE 7ÈME TROPHÉE !
— CHAMP7ONNES ðŸÂ† (@OLfeminin) August 30, 2020
CHAMP7ONNES !âÂÂÂÂï¸ÂÂÂÂâÂÂÂÂï¸ÂÂÂÂâÂÂÂÂï¸ÂÂÂÂâÂÂÂÂï¸ÂÂÂÂâÂÂÂÂï¸ÂÂÂÂâÂÂÂÂï¸ÂÂÂÂâÂÂÂÂï¸ÂÂÂÂ#UWCLFinalpic.twitter.com/rQYEcvOgnJ
25. minutua zen. Wolfsburg saiatu da egoera iraultzen, baina frantziarrek lehen zatia amaitzear zela eman dute bigarren kolpea. Partidako jokalaririk onena eta arrisku gehien sortzen ari zena zen Cascarino, eta hark egindako jokaldi on bat aprobetxatu du Kumagaik. Area ertzetik erremate gogor bat egin du, frantziarren abantaila areagotuz (43. min.).
Finala ondo bideratua zuen Lyonek, eta urrats bat atzera egin du. Baloia Wolfsburgi eman dio, eta alemaniarrak neurketan sartu dira, gol bat eginez. Lyonek defentsan egindako akats apurrenetako batean izan da. Rolfok erdiraketa on bat egin du, eta Bouhaddik ez du baloia aldentzen asmatu. Pajorri iritsi zaio, eta hark emandako pasea ondo baliatu du Poppek, area txikian gola egiteko (48. min.). Itxaropena piztu da orduan alemaniarrentzat, ordu erdi baitzuten aurretik neurketa berdintzeko. Izan dute aukeraren bat horretarako; argiena, Wolterren erremate batean. Baina ez dute lortu; bai, ordea, Lyonek. Lehia amaitzeko bi minutu falta zirenean, Le Somerren jaurtiketa oinarekin desbideratu du Bojrkek, eta ezustean hartu du Abt.