Mendilibar eta Izko, pozik kontratuaren berritzearekin
OSASUNA. Patxi Izkok eta Jose Luis Mendilibarrek atzo eman zuten prentsaurrekoa entrenatzailearen kontratu berritzeaz hitz egiteko —joan zen ostiralean jakinarazi zuen Osasunak beste urtebeterako berritu duela—. Biak ala biak pozik azaldu ziren akordioarekin. «Erraza izan da: berak jarraitu nahi zuen, eta guk jarraitzea nahi genuen», esan zuen Osasunako presidenteak. Entrenatzaileak, berriz, iritsi zenean esandakoa gogorarazi zuen: «Osasuna talde egokia da niretzat, eta ni egokia naiz Osasunarentzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu