Euskal Herriko mendiko kirolariek sortutako ekitaldi bat da Mendira, euskal preso eta iheslariek pairatzen dituzten eskubide urraketak buka daitezen sortua. Gaur aurkeztu dute, Donostiako Koldo Mitxelenan egindako agerraldian. Bertan izan dira Gorka Karapeto, Euskal Herriko eskalada txapelduna, eta Zuriñe Arrue, Espainiako eskalada txapelduna.
Arruek eta Karapetok esan dute mendiko kirolak, askotan, "herritik urruntzea" ekartzen duela, eta gaineratu dute gizarteko arazoetan "aktibo" izan nahiak parte harrarazi diela ekinaldi horretan. Deia egin dute "bakoitzak bere harritxoa jartzeko" sare herritarra sortzen ari den honetan. "Konponbidearen bidean, sakabanaketa amaitzea da lehenengo aldapa, eta denak etxeratzea gailurra".
Parte hartzeko, argazki, artikulu edo bideoak egin daitezke, eta [email protected] helbidera igorri; Facebooken Mendira ekitaldia etiketatu, edo bideoen kasuan, Youtubera kargatu eta lotura bidali. Mendiko kirolari, lagun talde zein norbanakoek har dezakete parte. Beharrezkoa izango da argazkietan Mendira ekitadliaren logotipoa agertzea –www.mendira.wodpress.com webguneann dago eskura–.
Oraindik ez dute zehaztu nolakoa izango den urriaren 11ko ekitaldia, baina aurreratu dute ezinbestekoa izango dela herritarren parte hartzea.