Mendia
Mendizale euskaldun bat hil zen atzo Pirinioetan
24 urtetako gazte Getxotar bat hil zen atzo, Hueskako Gobernuaren subdelegazioak zabaldu duenez. A.R.P. gaztea, lagun batekin Cresta Salanques-Tempestades inguruan eskalatzen ari zela, loturik zegoen harri zatia jausi eta 200 metro amildu zen Salenqueseko Glaziar ingurura. Hildakoaren erreskate eta ebakuazio lanak arratsaldeko 15:00tan amaitu ziren eta Guardia Zibilaren mendiko taldeak burutu zituen.
Mendizale euskaldunaren erreskate lanetan Guardia Zibilaren mediku batek eta UHEL-41 helikoptero batek hartu zuten parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu