Denis Mentxov Espainiako Vueltako liderrak berak irabazi du gaur itzuliko hamargarren etapa (Benasque-Arcalis, 214 kilometro), eta probako nagusia dela erakutsi du berriro.
Maila bereziko mendatean bukatu da etapa (133,5. kilometroan Carto lehen mailakoa ere izan dute), eta azkeneko horretan erabaki da gaurko saioa.
Aurretik, etaparen hasieran, 18 txirrindularik ihes egin dute, eta haien artean ziren David Lopez, Xabier Zandio, Dioni Galparsoro eta Alan Perez euskal ziklistak. Taldeak gehienez ere bost minutuko aldea izan du. Azken mendatean harrapatu dituzte.
Azkeneko mendian (Andorran sartu dira gaur), itzuliko onenak geratu dira bukaeran. Hain artean, Euskaltel-Euskadiko bi gizon: Samuel Sanchez eta Igor Anton. Azken honek jo du eraso bat, baina ezin. Esprintean heldu dira, Sanchezek horrako egin du apustua, baina hirugarren geratu da, Mentxoven eta Kadel Evansen atzetik.
Bihar atseden eguna izango dute. Etzi, 11. etapa: Oropesa-Algemesi, nahikoa laua.
Txirrindularitza
Mentxov irabazle gaur Vueltan
Itzuliko liderra nagusi izan da helmugan faboritoen arteko esprintean, Arcalis maila bereziko mendatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu