Mentxov Katuxatik gero eta gertuago
TXIRRINDULARITZA. Denis Mentxov txirrindulari errusiarra Katuxan ariko da datorren urtetik aurrera. Oraindik ofiziala ez den arren, Mentxovek akordioa gertu dagoela adierazi dio Moskuko egunkari bati: «Katuxak interes handia dauka, eta nik ere askotan esan dut talde horretan aritu nahiko nukeela». Akordioa hurrengo asteetan ezagutaraziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu