Geox taldeak ez du 2011ko Frantziako Tourrean korritzeko gonbidapenik jaso, eta, horrenbestez, Carlos Sastre 2008ko Frantziako Tourreko irabazleak eta Denis Mentxov iazko probako hirugarren sailkatuak agur esan diote aurten lehiatzeari. Euren burua Tourretik kanpo ikustea kolpe handia izan da Josean Fernandez Matxin-ek zuzentzen duen taldearentzat.
Lasterketako zuzendaritzak Frantziako lau talde gonbidatu ditu: Cofidis, Europcar, Française des Jeux eta Saur-Sojasun. Lau talde horiek UCI World Tourreko hemezortzi taldeei gehituko zaizkie uztailaren 2an Frantzia mendebaldean hasiko den proban.
Bestalde, Australian jokatzen ari den Down Under Tourrean Michael Matthewsek (Rabobank) irabazi zuen atzo hirugarren etapa. Esprintean aise hartu zion aurre Andre Greipeli (Omega Pharma). Lidergoa Matthew Gossen (Columbia) eskuetan da berriro.
Mentxoven eta Sastreren taldea Frantziako Tourretik kanpo geratu da
Cofidis, Europcar, FDJ eta Saur-Sojasun Frantziako taldeek jaso dute gonbidapena, Geoxen kaltetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu