Mercedesek Schumacherri kontratua luzatu nahi dio
1 FORMULA. Mercedes etxeak kontratua luzatu nahi dio Michael Schumacherri. Orain arte auto onik ez diotela eman iritzi dio, eta, horregatik, auto garaile bat eman nahi dio, lasterketak irabazten has dadin. Kontratua 2012an amaitzen zaio alemaniarrari, baina Mercedesek urte askotarako nahi du berarekin pilotua. Schumacher zazpi aldiz izan da munduko txapeldun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu