Bolada onean dabil Oiartzun, azken hiru partidetatik bi irabazi eta bat berdindu eta gero. Karla Lekuona zelaian, merezitako garaipena lortu dute oiartzuarrek Espanyolen aurrean Espainiako Ligako 19. jardunaldian.
Aukerak sortu bai, baina atsedenaldira berdinduta joan dira bi taldeak. Etxekoek agindu dute, baina ez ziren gai aukerak baliatu eta gola egiteko. Azkenean, 84. minutuan heldu da garaipenaren gola, zorte apur batekin; Arenek urrunetik jaurti, eta Espanyoleko atezainak irrist egin du, baloia ezin geldituz.
Jaitsiera postuetatik gehiago urrundu dira gipuzkoarrak garaipenari esker. 12. postuan dira, 19 punturekin. Santa Teresaren etxean jokatuko du datorren astean.