Merino eta Santesteban hirugarren eta bosgarren izan dira L'Ardecheko Itzulian

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Eider Merinok (Movistar) eta Ane Santestebanek (WNT-Rotor) hirugarren eta bosgarren postuan amaitu dute L'Ardecheko Itzulia. Marianne Vosek (CCC-Liv) irabazi du proba, erakustaldia emanda, zazpi etapetatik bostetan gailendu baita; azkena, atzo. Merino eta Santesteban Yorkshireko (Ingalaterra) Munduko Txapelketara begira jarriko dira orain. Hilaren 28an ariko dira errepidekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.