Merino II.a eta Zubieta ez dira arituko asteburuan
PILOTA. Merino II.ak eta Zubietak ezin izango dituzte asteburuko partidak jokatu; Merino I.a eta Pascual ariko dira haien ordez, hurrenez hurren. Merino II.ak bi eskuetatik minez amaitu zuen iragan igandean, eta atseden hartzeko aholkatu die medikuek. Zubietak, berriz, ez du eskuin eskua guztiz osatu, eta ezin izango dularunbatean Olaizola II.a eta Beroizen aurka jokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu