Futbola

Mexiko-Argentina, Amerika Kopako beste finalerdia

Uruguaik eta Brasilek bihar jokatuko du euren finalerdia.

2007ko uztailaren 9a
10:29
Entzun
Atzo Uruguaik eta Brasilek lortu zuten Amerika Kopako finalerdira iristea, Venezuelari 4-1 eta Txileri 6-1 irabazita hurrenez hurren, eta gaur Mexikok eta Argentinak erdietsi dute horixe. Mexikok etxeko taldea izan du kontrario, eta aise irabazi dio: 6-0. Argentinak, berriz, 4-0 hartu du mendean Peru.

Bihar jokatuko dute gizonezkoen txapelketako lehen finalerdia: Uruguai-Brasil. Bestea, etzi. Finala igandean izango da, Caracasen.

Gol asko ari dira sartzen aurtengo Amerika Kopan: 22 partida daramatzate eta 72 gol sartu dituzte; partidako 3,27 gol, batez beste. Robinho (Brasil) da, oraingoz, golegile nagusia, seirekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.