Munduko txapelduna da egun Alemania, baina, aurreikuspen guztien kontra, Mexikok irabazi egin dio gaur munduko kopan jokatu duen lehen partidan. Mexiko ez da kikildu alemaniarren aurrean, ondo eutsi dio hasieratik, eta lotsagabe aritu da gainera erasoan, arriskua sortuz, batez ere kontraerasoan. Halaxe iritsi da gola, lehen zatiaren 35. minutuan, Lozanok sartu du Mexikorentzat.
Bigarren zatian Alemania gehiago izan da, saiatu da mundu guztitik gola egiten, baina amerikarrek ondo defentsa ona egin dute eta azkenean halaxe bukatu da partida.