Miami, Chicago eta Boston, indartsu
SASKIBALOIA. Miami, Chicago eta Boston dira NBAri hobekien ekin dioten Ekialdeko Konferentziako taldeak. Partida bana galdu dute, eta azken jardunaldian garaipen sendoak lortu zituzten. Chicagok 99-83 irabazi zion etxetik kanpo Detroiti, Miamik 118-83 Indianari, eta Bostonek 103-85 Washingtoni. Howard pibotak 28 puntu sartu eta 20 errebote hartu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu