Miamik hirugarrenez irabazi dio Oklahomari, eta eskura du eraztuna

Floridako taldea 104-98 nagusitu da NBAko finaleko laugarren partidan, eta 3-1 da aurretik

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Miami Heatek garaipen bakarra falta du NBAko eraztuna irabazteko. Floridako taldea 104-98 nagusitu zitzaion herenegun gauean Oklahoma City Thunderri, finaleko laugarren partidan. Garaipenari esker, Miami 3-1 da aurretik, eta bihar gauean irabaziko du eraztuna, bosgarren partidan berriro gailentzen bada. Dena du alde, etxean ariko delako berriz ere.

LeBron James izan zen beste behin partidako jokalari erabakigarriena. Jamesek 26 puntu lortu zituen, hamabi asistentzia eman eta bederatzi errebote jaso. Jada inork ez du zalantzan jartzen ondo bidean bera hautatutako dutela finaleko jokalari onena, MVP deritzona.

Baina Miami ez da bakarrik James. Atzo laguntza ona izan zuen taldean: Dwyane Wadek eta Mario Chalmersek 25na puntu sartu zituzten. Bien ekarpena erabakigarria izan zen: Wadek lehen aldiz jarri zuen aurretik Miami, 99-97koa sartuta. Chalmersek, berriz, hemeretzi puntu sartu zituen bigarren zatian, eta horietatik hiru azken hamahiru segundoetan, garaipena ziurtatzeko balio izan zutenak.

Partidako saskiratzaile onena, halere, Oklahomako jokalari bat izan zen: Russel Westbrook, hain zuzen ere. 43 puntu sartu zituen. Kevin Durantek, berriz, 28 sartu zituen. 71 puntu bien artean. Alferrikakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.