Miamiko bi izar gazteek Bostoneko izar zaharrak makurrarazi dituzte

Jamesek eta Wadek 54 puntu sartu dituzte, eta euren taldeak 93-79 nagusitu da Ekialdeko finaleko lehen partidan

Andoni Urbistondo.
2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Miamik gorriak ikusi zituen Indianaren aurka, eta antzekoa ez gertatzeko kementsu daudela dirudi. Indarrean hasi dute Ekialdeko finala, Boston Celticsen aurka, eta lehen neurketa irabazi, eroso: 93-79. Bi izar gazte ditu Miamik, James eta Wade (Bosh lesionatuta dago), eta hiru Celticsek, baina urtetan sartuak. Jamesek 32 puntu eta 13 errebote lortu zituen, horietatik 22 lehen eta hirugarren laurdenean. Une erebakigarrian, orduan aurretau baitzen Miami 21-11 eta 76-61, partida erabakita uzteko.

Bostongo hirukoteari dagokionez, Kevin Garnettek bakarrik eman zuen neurria, 23 puntu eta 10 errebote lortuta. Paul Pierce 12 puntu eskasetan geratu zen, baina jaurtiketa asko kale egin zituen: 18 egin eta bost bakarrik sartu. Ray Allen are okerrago ibili zen, eta Bostonek Rajon Rondo joko antolatzailearen lan onari esker mantentu zen partidan.16 puntu, bederatzi errebote eta zazpi asistentzia lortu zituen Rondok.

Miamin garrantzitsua izan zen Waden laguntza, 22 punturekin, baino erabakigarria Shane Battier hegalekoaren lan ona. Lehen aldiz ari da jokatzen Konferentziako finala Battier, eta 10 puntu eta 10 errebote lortu zituen, Paul Piercen zaintzan bikain jarduteaz gain. Bihar goizaldean jokatuko da final honetako bigarren partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.