Larunbat honetan Donostian Anoeta estadioan jokatzekoa zen Miarritze-Baiona Frantziako Top14 Ligako partida atzeratu egin dute, Miarritzeko jokalariei aste honetan froga medikuak egingo dizkietelako hazizurria duten jakiteko.
Hilaren 22n Lyonen aurka aritu zen Miarritze, eta hango jokalari denak hazizurriarekin daude orain. Gaitza kutsakorra da eta euskal taldeko jokalariei horregatik egingo dizkiete frogak.
Frantziako Ligak hartu du partida atzeratzeko erabakia, arriskuak saihesteko.