Errugbia

Miarritze finaletik kanpo, Staderen aurka 20 eta 17 galdu ostean

Miarritzek 20 eta 17 galdu du Stade Françaisen aurka Europako Heineken Kopako finalerdia. Partida Pariseko Printzeen Parkean jokatu da. Lapurtarrak aurretik izan dira markagailuan minuturik gehienetan. Partida amaitzeko bost minutu falta zirelarik Miarritze 17 eta 13 zen aurretik markagailuan. Hala ere, Stadek azken unean entsegua lortu du, eta 20 eta 17 irabaztea lortu dute frantziarrek.

2005eko apirilaren 23a
18:34
Entzun
Ongi hasi dute partida Miarritzeko jokalariek. 9 eta 0 aurreratzea ere lortu dute, eta atsedenaldira 9 eta 3 heldu dira aurretik markagailuan. Bigarren zatia ere ongi hasi dute lapurtarrek, eta 17 eta 6 ere izan dira aurretik. Azken minutuetan, berriz, Stadek talde haundia dela erakutsi du, eta partidari buelta ematea lortu dute. Staderi garaipena eman dion entsegua azken minutuan lortu dute frantziarrek.

Ikusmin handia sortu du finalerdiak Miarritzen, eta 4.000 zale inguru joan dira Parisera partida zuzenean ikustera. Miarritzek bosgarren esku-hartzea du Europako Heineken Kopan, eta gaur bigarren finalerdia jokatu du. Iaz Tolosaren aurka galdu zuen finalera sartzeko aukera (11-9). Aurten, berriz, 20 eta 17 galdu dute lapurtarrek.

Hamargarren Heineken Koparen finala maiatzaren 22an jokatuko da Edinburgoko (Eskozia) Murrayfield zelaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.