Ez da giro Miarritzen. Sailkapeneko azken postuan dago Lapurdiko taldea, zortzi partidatik bakarra irabazita. Clermont liderraren etxera joan aurretik, giroa ez da oso ona izan, eta Agilerako panorama nahikoa beltz dago. Ostegunean iritsi ziren etxera Munduko Kopako jokalariak, eta oso ahulduta jokatuko du Miarritzek.
Lauret, Guyot eta Peyrelongue aste osoan kili-kolo ibili dira, eta Balshaw, Gray, Bosch eta Erik Lund ez dira osatu. Lehen lerroa ere esperimentala izanen da. Marconnetek atsedena behar du, Jonhstone ez dago unerik onenean, eta August oraindik osatzen ari da. Watremez, Kodela eta Terrain hasieratik ariko dira.
Oso zaila izanen da punturen bat lortzea, eta Miarritzeko entrenatzaileek hurrengo asteko partidan ezarri dute lehentasuna. Couet-Lannes eta Lesgourgues, zigortuta zeuden bi jokalariak, hasieratik ariko dira gaur. Ekaitza pasatzen utzi nahi du Miarritzek, hurrengo astetik aitzina sasoia egiazki hasteko. Premia badu, behintzat.
Miarritze jokalari anitz falta dituela joanen da gaur Clermont liderraren etxera
Sailkapenaren zuloan dira lapurtarrak, eta selekzioetako jokalarien laguntzarik gabe lan zaila daukate
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu