Miarritze puntu premiarekin ariko da Castres indartsuaren etxean

Etxeko taldea laugarrena da sailkapenean, eta miarriztarrek irabazi beharra dute jaisteko postuetatik urruntzeko

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2012ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Heineken kopa amaitutzat emanik, Top14ra itzultzeko garaia iritsi zaio Miarritzeri. Etxetik at ariko da Aguilerako taldea, Castresen aurka, (14:15). Europako txapelketa nagusian itxura ona erakutsi du Miarritzek, Ospreysi aise irabazita (36-5). Ez da aski izan final-laurdenak lortzeko, ordea, eta apirilaren 7an Challengeko final-laurdenak jokatuko ditu Londres Waspsen aurka.

Horiek geroko kontuak izanen dira, alta, eta orain Top14ko egunerokora itzuli beharra dago. Itzulera zaila eta gogorra izanen da, gainera. Castresek oso talde sendoa dauka, aitzinean min egiten duten horietakoa. Pisuzko jokalariak ditu: Masoe, Diarra, Tekori... Aitzinean oldarkor eta indar handiarekin ari da. Teuletekin, gainera, goi mailako ostikatzailea dauka.

Osagai horiek ez diote onik egiten Miarritzeri. Lapurtarrak eroso ari dira gibelean anitz jokatzen dutenen aurka. Zangoz zelaia okupatzea eta defentsan presioa egitea da xuri-gorrien jokoa. Talde jostariek gustuko ez dutena. Ikus, bestela, Ospreysek izaniko astindua. Baina Castresek joko horri aurre egiteko moduko taldea du. Etxean, gainera, kasik menderaezina da. Partida honek anitz dauka tranpatik. Miarriztarrek ez dute soberan izanen Yachvili sasoikoaren laguntza, ezta Hariñordokiren talentua ere, gaur itzuliko baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.