ERRUGBIA

Miarritzek aukera ona baliatu behar du etxetik at irabazteko

Top 16ko seigarren jardunaldiko lehia jokatuko du Montpellierren, gaur

DONOSTIA
2003ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Miarriztarrek hiru partida jokatu dituzte etxetik at eta hirurak galdu dituzte; azkenekoa, perpinyan (25-1). Horregatik, gaurko partidak badu bere gehigarrizko garrantzia, Montpellier baita aukeretako bat etxetik at irabazteko. Munduko Kopa jokatu bitartean ongi ibili dira frantziarrak, Tolosa eta Grenobleri irabazita, baina pixkanaka indarra galdu du. Azken jardunaldian 9-6 galdu zuen Montaubanen.Kontua da, ordea, orain dela hiru sasoi talde horrek 50 puntuko aldeaz irabazten ziola Montpellierri. Beraz, bistan da hobetu egin duela.

Nolanahi ere, ezin zaio eskatu aitzineko lauren artean sartzea, inolaz ere. Montpellierrek D2ko finala irabazi zuen 2002-2003 sasoian, eta horregatik, berria da Maila Nagusian. Etxean bi partida irabazi ditu eta bat galdu; Perpinyaren aurkakoa (9-18). Stoica italiarra eta Arbo ditu jokalaririk esanguratsuenakMiarritze indartsuagoa da kasik arlo guztietan, eta behingoz argi utzi behar du Sabathe estadioan, gaur (18:30). Lapurtarrak atzo heldu ziren Montpellierra, eta han egin zuten lan saioa. Igandean bideo saioa, lan fisikoa eta multzokako lanketa egin zuten. Aitzinean, Betsen berriz ariko da sei asteko zigorra beteta. nauroy eta Gonzalez ere jokatzeko moduan dira, Balanek Menieu ordezkatuko du eta Fitzgerald Avrilen ordez ariko da.Gibelean, berriz, Isaac australiarra eta Bernat-Salles dira berrikuntza. Hamabostekoa: Balan, Gonzalez, Fitzgerald; Couzinet, Thion; Betsen, Tonita, Chouchan; Yachvili, Peyrelongue; Bidabe, Isaac, Stcherbina, Marlu; Brusque.

-

Sailkapena





PJ I B G AlKo
1. Perpinya 13 5 4 0 1 116 88

2. Beziers13 5 4 0 1 103 75

3. Tolosa13 5 4 0 1 141 121

4. Montpellier9 5 2 0 3 105 89

5. Narbona9 5 2 0 3 97 90

6. Miarritze9 5 2 0 3 92 100

7. Montauban7 5 1 0 4 71 112

8. Grenoble7 5 1 0 4 114 164
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.