Errugbia

Miarritzek irabazi egin du Heineken Kopako lehen jardunaldian

11-19 nagusitu zaio Viadana taldeari gaur arratsaldean, Italian.

2007ko azaroaren 10a
16:23
Entzun
Irabaziz ekin dio Miarritzek Heineken Kopari, 11-19 hartu duelako mendean gaur arratsaldean Viadana, Italian. Laugarren multzoan daude lapurtarrak eta, teorian, gaurkoa da bertako aurkaririk ahulena.

Partidako partzialak: 0-3 (2. minutua, Dimitri Yachvilli), 5-3 (9. minutua, Steven Bortolussiren entsegua), 5-6 (13. minutua, Dimitri Yachvilli), 8-6 (31. minutua, Corrado Pilat), 8-11 (40. minutua, Ashwin Willemseren entsegua), 8-13 (40. minutua, Dimitri Yachvilli), 11-13 (62. minutua, Corrado Pilat), 11-16 (68. minutua, Dimitri Yachvilli), 11-19 (71. minutua, Dimitri Yachvilli).

Hurrengo astean, Miarritzek Saracens Ingalaterrako taldea jasoko du etxean.

Heineken Kopako lehen lau partidak azaroan eta abendu hasieran jokatuko ditu Lapurdiko ekipoak, eta lehiaketa hasieran ez du huts egin nahi. Denboraldi hasieran, Marcel Martin presidenteak finala jokatzea jarri zien helburu entrenatzaile eta jokalariei. Hala ere, oraingoz inork ez du final-laurdena ez den beste ezer aipatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.