Miarritzek sailkapeneko lehen postua defendatuko du Agenen

Dimitri Yachvili gabe ere moldatzen ikasi beharko dute Aguilerakoek, kontrario sendo baten aurka

Pelu Taele, baloiarekin. BOB EDME.
Eneritz Zabaleta.
Baiona
2012ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Aste honetan, kasik isilpean pasatu da Miarritzek iluntze honetan Agenen jokatu beharreko partida (20:40, Canal Plus Sport). Komentario eta begi guztiak Dimitri Yachviliren lesioaren inguruan izan dira. Uztartze erdia zelaietatik kanpo egonen da hiru hilabeterako, disko herniako ebakuntza bat egin beharko baitiote.

Yachvili ez egoteak kezka sortu du, uztartze erdia gaurko egoeran «ordezkaezina delako», Serge Milhas entrenatzailearen hitzetan. Zuri-gorrien kezka, hortaz, beren izar nagusia gabe moldatzea izanen da, sailkapenean postu gehiegi galdu gabe. Gainera, Yachvilirekin batera, Imanol Hariñordoki oraindik ez dago jokatzeko moduan eta ez da sartu deialdian.

Yachviliren lekua Yann Lesgourgues gazteak beteko du, eta ostikoen ardura Jean-Pascale Barraquena izanen da. Bigarren aldiz jarraian, Damien Traille izanen da taldeko kapitaina. Horrez gain, Miarritzek bere lehen lerroa osorik aldatuko du, eta Synaeghel, Hegi eta Kodela arituko dira aurre-aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.