Txirrindularitza, Munduko Txapelketa Veronan

Michael Rogers australiarrak irabazi du erlojupekoa

Michael Rogers australiarrak irabazi du munduko txapelketako erlojupekoa, Michael Rich alemaniarrak zilarra eraman du eta brontzea Alexander Vinokourov kazakhstandarrarentzat izan da. Iaz David Millar eskoziarrak dopin kontrolean positibo eman ondoren lortu zuen urrea Rogersek, bigarren geratu baitzen. Gaur ordea, sekulako erakustaldia eman du Veronan, Rich alemaniarrari minutu eta 12 segundu eta Vinokourovi 13 segundu gehiago atera baitizkie.

2004ko irailaren 29a
18:18
Entzun
Iaz Rogersentzat Hamiltonen (Kanada) irabazitako urrea gazi-gozoa izan bazen, gaur erakustaldi aparta egin du eta Veronan bere kirol dohainei esker irabazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.