Futbola

Miguel Fuentesek dimisioa aurkeztu du

Kritiken aurrean ezin izan du gehiago segitu eta familiari egindakoek asko eragin diotela esan du. 2005eko ekainetik izan da Realeko presidente.

2007ko ekainaren 1a
19:34
Entzun
Miguel Fuentes Realeko presidenteak ustekabekoa eman du gaur arratsaldean: kargua utziko duela esan du, dimisioa aurkeztu duela. Anoeta estadioan esan du hori, 19:15erako deitu duen prentsaurrekoan.

Realeko lehen taldearen egoera -Espainiako Bigarren A Mailara jaistear da- eta klubaren egoera ekonomiko txarrak direla-eta, kritika handiak egin dizkiote Fuentesi, eta ezin izan du gehiago aguantatu. Hark esan duenez, kritika horietako batzuk bere familiari zuzendutakoak izan dira eta horrek asko eragin dio.

2005eko ekainaren 30ean hautatu zuten Fuentes Realeko presidente klubaren akziodunen batzarrean, Jose Luis Astiazaranen partez.

Aurten ekainaren 30erako akziodunen batzarra deitu du zuzendaritzak, etorkizunaz hitz egiteko, baina Fuentesek gaur utzi du garbi zein den bere geroa Realean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.