Miguel Indurain Sari Nagusiak ere lortu du aurtengo aurrekontua lotzea

2012ko martxoaren 5a
16:30
Entzun

Miguel Indurain Lizarrako Sari Nagusiak lortu du lasterketa antolatzeko beharrezkoa zuen diru kopurua, eta martxoaren 31n jokatuko da. 

Ismael Martinez Lizarrako Txirrindularitza Elkarteko presidenteak azaldu du iragarritakoa baino talde gutxiagok hartuko dutela parte. 11 izango dira guztira —legeak onartzen duen gutxienekoa—.

Elkarteak Espainiako Txirrindularitza Federazioaren baimena jaso zuen lasterketako legediaren aurkezpena atzeratzeko, baita taldeen kontratuak atzeratzeko ere. 

110.000 euroko aurrekontua du probak eta horietatik 71.000 euro hainbat erakundek jarri dituzte. Babesle baten laguntza ere izan dute, baina horren berri hilaren 23an emango dute, lasterketaren aurkezpenean.

Hala ere, Martinezek ohartarazi du 10.000 euro falta zaizkiela oraindik. Hori lortzeko, zozketa bat antolatuko dute zaleen artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.