Miguel Soroa hil da gaur, Tolosan (Gipuzkoa), 82 urte zituela. Pilota ezaguna izan zen hura; besteak beste, eskuz banakako bi final jokatu zituen. Haietako bat irabazi egin zuen: 1954an, Eibarren (Gipuzkoa), Barberito 22-4 mendean hartu. 1955ean, berriz, 13-22 galdu zuen Arriaranen aurkako finala, Eibarren. 24 urte zituela egin zuen debuta.
Bihar izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 18:00etan, Tolosan, San Frantziskon elizan. Lur, berriz, Elduainen (Gipuzkoa) emango diote -bertakoa zen sortzez-.
Pilota
Miguel Soroa pilotari ezaguna izandakoa hil da, 82 urte zituela
Eskuz banakako txapel bat irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu