Futbola-Reala
Mikel Alonsok 2006ra arte jarraituko du Realean
Mikel Alonso 2006ko ekainaren 30a arte Realeko jokalaria izango da. Ia denbora berdinean Numanciarekin akordioa ere itxi dute, datorren ekainaren 30a arte Sorian Realak utzita jokatzeko. "Oso pozik nago Realarekin sinatu dudan kontratu berriarekin. Kontratu horek klubak nigan konfiantza duela adierazten dit. Dena den, oraintxe bertan nik minutuak behar ditut. Horretarako hoberena Numancian Realak utzita jokatzea da. Numancia Bigarren Mailan goikaldean dabilen taldea da eta niretzat oso interesgarria izango da bertan datorren ekainaren 30a arte jokatzea"
Edozein modutan, Mikel Soriara Realarekin 2006ko ekainaren 30a arteko kontratuarekin doa. "Hala da. Soriarako bidaia joan eta etorrikoa izango dela pentsatzera naramatza horrek. Hori da behintzat buruan dudana, Realera itzultzea", zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu