Mikel Aranburu omenduko du Anoetak

Hamalau urteren ondoren, azken urratsa egingo du gaur Realeko kapitainak goi mailan, Valentziaren aurka

Donostia
2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Zaleen txalo artean hartuko du erretiroa Mikel Aranburuk. Zelai gainean, jokalari jantziak soinean, sasoiko. Hark beti amestu izan duen moduan. Philippe Montanierrek atariko agerraldian onartu zuenez, hasierako taldean tokia ziurtatuta dauka azpeitiarrak. Klubak atzo jakinarazi zuenez, Realeko eta Lagun Onak-eko haurrekin batera zelairatuko dira txuri-urdinak eta Valentzia. Urrezko ezaugarria jarriko dio Jokin Aperribaik. Neurketa jokatu ostean ere kapitainak bereganatuko du arreta osoa. Bere taldekideek prestaturiko bideo bat jarriko dute Anoetako pantaila erraldoietan. Hori guztia dela eta, Realak zaleei dei egin die ordu laurden lehenago joateko Anoetara eta partidaren ondorengo minutuetan ez mugitzeko.

Omenaldia biribila izan dadin, Valentzia mendean hartzeko helburuarekin zelairatuko da Reala. Talde batak zein besteak ez dute ezertxo ere izango jokoan. Herenegun arratsaldean zabaldu zituzten Anoetako leihatilak bazkideentzat, eta ordu gutxiren buruan saldu ziren 2.500 sarrerak. Futbolari maitatua da oso Aranburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.