Txirrindularitza

Mikel Astarloza fitxatu du Euskaltel-Euskadik

Datorren bi denboraldietan Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia izango da Mikel Astarloza. Taldea sendotzeko ekarri dute Astarloza. 2002an Frantziako Tourrean debutatu zuen Ag2R talde frantziarrean eta bertan egon da bost urtez. 26 urterekin lau aldiz jokatu du Frantziako Tourra eta esperientziaduna da.

2006ko abuztuaren 3a
16:51
Entzun
Pasai-San Pedron jaio zen Mikel Astarloza 1979ko azaroaren 17an eta 23 urte baino ez zituela debutatu zuen Frantziako Tourrean Ag2R taldearekin. 29. postuan amaitu zuen. 2004an gaixo gelditu zen baina iaz 27.postuan bukatu zuen Tourra eta aurten 36.lekuan. Aurtengoan Dessel taldekidearentzat egin du lan eta talde gizon sendoa dela erakutsi du.

Bere palmaresean garaipen bat du, Australiako Down Under itzulia.

2007 eta 2008 urteetan Euskaltel-Euskadi taldean ibiliko da eta Euskal Herriko Itzulia eta FrantziakoTourra ondo prestatzea izango ditu helburu.

Mikel Astarloza Berriako kolaboratzaile izan da azken lau Frantziako Tourretan. Lasterketako gora beheren berri eman du Nire Tourra izeneko atalean. Gainera, Astarlozak bere webgunea du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.