frantziako tourra

Mikel Astarlozak eta Amets Txurrukak utzi egin dute Tourra, hausturengatik

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek erorikoa izan dute helmugatik 25 kilometrora; Astarlozak ukalondoa hautsi du, Txurrukak lepauztaia. Peter Saganek irabazi du berriro; hirugarren etapa garaipena du.

2012ko uztailaren 6a
19:39
Entzun

Mikel Astarloza eta Amets Txurruka Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek utzi egin dute gaur Frantziako Tourra, helmugatik 25 kilometrora izandako eroriko bategatik. Astarlozak ukalondoa hautsi du eta Txurrukak lepauztaia —azken bi urteetan lesio bera izan zuen—. Biak Nancyko erietxera eraman dituzte.

Talde bereko Gorka Verdugok bernezurrean kolpe handia hartu du eroriko berean, eta zalantzan dago haren partaidetza.

Peter Saganek irabazi du berriro

Berriz ere Peter Saganek (Liquigas) irabazi du Tourreko etapa, esprintean —Epernay-Metz, 207,5 kilometro—. Itzuli honetako hirugarren etapa du. 22 urte besterik ez dauzka.

Bigarren Andre Greipel sartu da, hirugarren Matt Goss.

Bihar korrituko dute Tourreko 7. etapa: Tomblaine-La Planche des Belles Filles, 199 kilometro. Hirugarren mailako bi mendateren ostean, lehen mailako bat izango dute, eta han amaituko da saioa.

Orain arteko etapak

- Aitzin-etapa (6,4 kilometroko erlojupekoa). Irabazlea: Fabian Cancella. Liderra: Fabian Cancella.

- 1. etapa. Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.

- 2. etapa. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Fabian Cancellara.

- 3. etapa. Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.

- 4. etapa. Irabazlea: Andre Greipel. Liderra: Fabian Cancellara.

- 5. etapa. Irabazlea: Andre Greipel. Liderra: Fabian Cancellara.

- 6. etapa. Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.