Mikel Beroiz: «Jokatzeko eta aukera aprobetxatzeko gogoz nago»

Uharteko atzelariak Titin III.ari lagundu nahi dio, finalerdietako ligaxkan aritzeko aukerei euts diezaion

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Bitxia izango da bihar Zornotzan jokatuko den Binakako Txapelketako partida. Bitxia, hasiera batean pilotalekuan egon beharra zeukaten lau pilotarietatik bakarra azalduko baita: Augusto Ibañez, Titin III.a. Iñigo Pascualek, Asier Olaizolak eta Ruben Belokik partida telebistaz ikusi beharko dute. Mikel Beroiz, Iker Arretxe eta Ibai Zabala ariko dira haien ordez.

Arretxek eta Ibai Zabalak aurreko jardunaldian jokatu zuten estreinako partida txapelketan. Beroizek, ordea, bihar du lehen partida. Ez da harritzekoa Uharteko atzelaria jokatzeko irrikan egotea, are gehiago aspalditik partida garrantzitsurik jokatu gabe egon ostean. «Jokatzeko eta aukera aprobetxatzeko gogoz nago. Denbora dezente daramat jokatu gabe, otsailean ia ez baitut jokatu. Txapelketako tentsioaren falta sumatzen nuen», aitortu zuen atzo, pilota aukeraketan.

Titin III.ak eta Pascualek oso zail dute finalerdietako ligaxkarako sailkatzea. Oso zail, baina ez ezinezko. Eta hori lortzen lagundu nahi die Beroizek.

Zornotzakoa ez zen izan atzo egin zen pilota aukeraketa bakarra. Tolosan ere Juan Martinez de Irujo eta David Merino eta Pablo Berasaluze eta Alexis Apraiz aritu ziren. Astelehenean jokatuko da partida erabakigarri hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.