Mikel Gonzalezek ez du jokatuko Rayoren aurka
REALA. Ezustekorik ezean, Mikel Gonzalezek ez du jokatuko igande honetan Anoetan, Rayo Vallecanoren aurka. Realeko erdiko atzelariak atsedenaldia iritsi aurretik utzi zuen zelaia Real Madrilen aurkako partidan, ezkerreko izterrean min hartuta, eta osasun azterketaren arabera, gradu bateko zuntz-haustura bat du. Egun batzuetan egon beharko du entrenatu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu