Mikel Landak (Sky) Trentinoko Giroa irabazi du, bere ibilbidean etapako lasterketa batean lorturiko lehen garaipena. Arabarrak ondo sufrituta irabazi du. Azken etapan eraso askori erantzun die eta esprintatu eta guzti egin behar izan behar izan du proba irabazteko. Azken etapan hirugarren izan da, eta postu horri esker lorturiko gainsariak erabakigarriak izan dira sailkapen nagusiko lehen postuan bukatzeko.
Bigarren Tanel Kangert (Astana) izan da —azken etapako irabazlea—, bi segundora, eta Jakob Fulgsang bere taldekidea hirugarren, 14ra. Landa asteazkenean jarri zen lider eta ondo eutsi dio buruari. Italiako Giroa maiatzaren 6an hasiko da eta sasoi betean iritsiko da.