Mikel Merinok 2025 arte luzatu du kontratua

2020ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Realak Mikel Merinoren kontratuaren berritzea iragarri zuen atzo, 2025. urtera arte. «Jokalari aparta da. Txapeldunen Ligako talde askok nahiko lukete, eta hemen geratzea seinale da gauzak ondo egiten direla», adierazi zuen Imanol Alguacil entrenatzaileak.

Jokalaria ere pozik zegoen kontratua luzatzeaz. «Etxean bezala nago hemen, zoriontsu. Espero dut luzaro segitu ahal izatea hemen». Ilusio da hurrengo sasoian Europan jokatzeagatik. «Talde gaztea gara, eta anbizioz helduko diogu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.