Txirrindularitza

Mikel Nieve garaile Dauphineko zortzigarren etapan

Bi ordu eta hogei minututan helmugaratu da Sky-ko txirrindularia lasterketako azken etapan. Andrew Talansky (Garmin) lehena izan da sailkapen orokorrean.

Mikel Nieve, zortzigarren etapan. DAUPHINE / B.PAPON
2014ko ekainaren 15a
17:17
Entzun

Dauphine Libere lasterketaren azken etapak garaipena ekarri du Euskal Herrira, Mikel Nieve leitzarraren eskutik. 2:20:29ko denboran iritsi da helmugara, 130,5 kilometro egin ondoren.

Lasterketaren garaipena, berriz, Talanskyrentzat izan da. Nieve baino zazpi segundo geroago helmugaratu da gaur, laugarren postuan. Bigarren izan da sailkapen orokorrean Alberto Contandor (Tinkoff), eta hirugarren Jurgen Van Der Broeck (Lotto-Belisol).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.