Munduko IX. Atletismo Txapelketa

Mikel Odriozola 14. irisi da helmugara, ibilketako 50 kilometroko proban

Uste baino lasterketa eskasagoa egin du Mikel Odriozola atleta errenteriarrak, Parisko Mundu Txapelketan, ibilketako 50 kilometroko proban. Hamalaugarren sartu da helmugara, eta ibilbidea 3 ordu 56 minutu eta 26 segundotan egin du; hau da, bere markarik onenetik urrun (3 or 42' 03''). Azken egunotan ondoezik, sukarrarekin, ibili da errenteriarra, eta horrek, dudarik gabe, izan du eragina.

2003ko abuztuaren 27a
13:43
Entzun
Ibilketako 50 kilometroko proba Robert Korzeniowski poloniarrak irabazi du, eta 3 ordu 36 minutu eta 03 segundoko denbora egin du. German Skurigin errusiarra izan da bigarren, irabazletik 39 segundora, eta, hirugarren, Andreas Erm alemaniarra minutu bat eta 44 segundora.

Proba amaitu eta gero, penatuta agertu da Mikel Odriozola errenteriarra, baina onartu du, azkenegunetako gaixoaldiak eragin handia izan duela lasterketa eskasean. "Hiru egun ohean egin ditut; astelehenean 38ko sukarra nuen, eta, azkenean, atzo erabaki nuen, hala ere, parte hartuko nuela. Sentsazio txarrak izan ditut, batik bat, 20. kilometrotikk aurrera. Pena da, bana kirola horrela da", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.