Pilota

Mikel Unanueren azkeneko partida gaur

Ia hogei urtean jokatu du pilotari profesional gisa. Tolosan ariko da gaur arratsaldean.

2007ko abenduaren 26a
11:35
Entzun
Pilotari ibilbideari agur esango dio gaur arratsaldean Mikel Unanuek (39 urte; Añorga, Gipuzkoa). Tolosako (Gipuzkoa) pilotalekuan jokatuko du, Beotibarren. Ruben Beloki izango du lagun Unanuek, eta aurkariak Juantxo Koka eta Kepa Peñagarikano izango dituzte.

Ia hogei urtean aritu da Unanue pilotari profesional gisa, eta ia 1.200 partidatan jokatu du. 1987ko abuztuaren 2an egin zuen debuta, Zarautzen (Gipuzkoa): Peña-Mendia / Unanue-Errasti izan zen partida; 19 urte zeuzkan.

1999an lau t'erdiko txapelketa irabazi zuen, eta Jokin Errastirekin binakakoa ere irabazita dago, 1998an.

ETB1ek zuzenean emango du partida (18:05). Gauerdian errepikatu egingo dute (23:55).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.