Mikel Urrutikoetxea lau t’erdiko txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Bera da pauso hori ematea lortu duen aurrenekoa. 22-9 irabazi dio Julen Retegiri Etxeberrian (Bizkaia), eta multzoko lehen postua ziurtatu zuen. Ñabardura garrantzitsua da hori, beste multzoko lehen sailkatua saihestuko baitu finalerdietan. Multzoko bigarren postua Juan Martinez de Irujok eta Julen Retegik heldu den astean jokatuko duten partidan erabakiko da. Iberokoak gaur lortu du lehen puntua, Iruñean Xalari 22-15 irabazita. Lekuinekoa, horrenbestez, finalerdietarako sailkatzeko aukerarik gabe gelditu da.
Pilota
Mikel Urrutikoetxea, lau t'erdikoaren finalerdietara
22-9 irabazi dio Retegi Biri; eta Irujok 22-15 Xalari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu