tenisa

Milagarren partidan ere garaile Federer

Australiako Irekiko finalerdietara sartu da. Nadal izango du kontrario.

2012ko urtarrilaren 24a
14:14
Entzun

Bere ibilbide profesionaleko milagarren partida jokatu du bart Roger Federerrek (Suitza, 1981), Australiako Irekian, eta finalerdietara sartzea lortu du, Juan Martin del Potrori 6-4, 6-3 eta 6-2 irabazita. 30 gradu zirela aritu dira.

Rafael Nadal izango du kontrario orain. Nadalek 6-7, 7-6, 6-4 eta 6-3 hartu du mendean Tomas Berdych. 

Federerrek lau aldiz irabazi izan du Australiako Irekia, eta oraingoa Grand Slam torneo bateko 30. finalerdia izango du. Hamasei Grand Slam txapelketa irabazi ditu —harena da marka—: Australiako Irekia 2004, 2006, 2007 eta 2010ean, Wimbledon 2003, 2007 eta 2009an, AEBetako Irekia 2004 eta 2008an eta Roland Garros 2009an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.