Gaur egin da Txapeldunen Ligako final-laurdenen zozketa eta, kanporaketa denak interesgarriak badira ere, Milan-Bayern Munich nabarmendu behar agian, bi klub historiko direlako Europan.
Iazko txapelduna, Bartzelona, lehiaketatik kanpo utzi zuen asteartean Liverpoolek. PSVk atzo gauza bera egin zuen Arsenal txapeldunordearekin.
Final-laurdenak (apirilaren 3an eta 4an joanekoak, 10ean eta 11n itzulikoak)
Milan-Bayern Munich.
PSV-Liverpool.
Erroma-Manchester United.
Chelsea-Valentzia.
Finalerdiak (apirilaren 24an eta 25ean, maiatzaren 1ean eta 2an)
Milan edo Bayern Munich-Erroma edo Manchester United.
Chelsea edo Valentzia-PSV edo Liverpool.
Finala
Maiatzaren 23an jokatuko dute, Atenasko Olinpiar Estadioan.
Futbola
Milan-Bayern Munich, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu