Milko Bjelica 2013a arte

Pibotaren kontratua eteteko aukera zeukan Baskoniak, musu truk, baina ez du eten, eta taldean jarraituko du

Marko Banic eta Milko Bjelica, lehian, denboraldi honetako partida batean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Andoni Urbistondo.
Donostia
2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Milko Bjelica pibotak Baskonian jokatuko du hurrengo denboraldian. Montenegroko pibotak bi urterako kontratua sinatu zuen joan den udan, baina klubak hitzarmen hori hausteko klausula gorde zuen beretzat. Klausula hori Baskoniak liga txapelketa bukatu eta 15 eguneko epea pastua arte zegoen indarrean, eta, behin epe hori pasata, Baskonia Milko Bjelicaren lanarekin kontent dagoela ulertu behar da.

Klausula horren arabera, musu truk urra zezakeelako adostasuna. Aurrerantzean ere kontratua eteteko aukera izango du Baskoniak, baina trukean diru saria eman beharko dio jokalariari. Musu truk egiteko aukera izan duenean egin ez badu, pentsatzekoa da ez duela egingo ordaintzera behartuta dagoenean.

Taldearen berrikuntzen inguruan, ia ziurtzat ematen da Teletovicek NBAra egingo duela jauzia. Hilaren 28an da draft-a, jokalari gazteen hautaketa, eta, egun hori iritsi arte, ez da berririk jakingo. Prigioni eta Nocioniri kontratua berritzeko eskaintza egingo diela jakinarazi du Kerejetak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.