TXIRRINDULARITZA. FRANTZIAKO TOURRA

Millarrek azaldu du EPOa Lellik eta Losak eman ziotela

2004ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
David Millarrek Nanterreko epailearen aurrean agertu behar izan zuen atzo, Philippe Gaumont eta Cedric Vasseurrekin aurrez aurrekoa egiteko. Han azaldu zuenez, EPOa eskuratzeko Massimilano Lelli taldekide ohiak eta Jesus Losa medikuak lagundu zioten. EPOa nola hartu Lellik berak erakutsi ziola esan zuen, 2001eko udaran, eta Losa medikuari berak eskatu ziola. 2002an hasi zen lanean Losarekin, eta EPOa presioak eraginda eskatu ziola jakinarazi du. Cofidis taldeak eskoziarrarekin duen kontratua eten duela jakinarazi du Millarren abokatuak. Dopina hartu izana onartu ondoren, munduko erlojupeko txapeldunaren titulua gal lezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.