Pilota

Min hartu du Irujok, eta bertan behera gelditu da partida

Artola-Albisuk 22-7 irabazi dute

2015eko martxoaren 7a
19:42
Entzun

Zabaletik pilota bat jotzerakoan, giharretan zartada bat nabaritu du Juan Martinez de Irujok. Tantoa ahal zuen moduan amaitu, eta aldegelarako bidea hartu du Iberokoak, 7-4koarekin. Bost minutu geroago kantxara itzuli den arren, ezin izan du jarraitu. Ondorioz, partida bertan behera gelditu da, eta 22-7 galdu du Irujo-Barriola bikoteak, Artola-Albisuren kontra.

Sendagileak bihar artatuko du Martinez de Irujo, uzkurdura edo haustura duen jakiteko. Nolanahi ere, ia ezinezkoa du hurrengo astean jokatzea, eta hamabost egun barrukora iristen saiatuko da —Bengoetxea VI.a-Aretxabaletaren aurkakora—. 

Horrenbestez, ligaxkako zazpigarren puntua eskuratu dute Artola eta Albisuk, eta Irujo-Barriola bikotea gainditu dute sailkapenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.