Min hartutako jokalariak ez dira osatuko iganderako
OSASUNA. Jose Luis Mendilibarrek ez du berri onik jaso min hartuta dauden jokalarien osasun egoeraz. Izan ere, Kike Solak, Masud Shojaeik, Ibrahima Baldek, Jon Etxaidek eta Roversio Rodriguesek osatu ezinik jarraitzen dute, eta ez dute jokatuko igande honetan Sportingen zelaian. Alvaro Cejudok minez amaitu zuen Atletico Madrilen aurkako partida, baina okerrik ezean, ez du arazorik izango jokatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu