Minus hogeita lau

F2005 auto berria estreinatu izana ez da nahikoa izan Michael Schumacherrek gora egiteko

Laurentzi Garmendia
2005eko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Michael Schumacherrek inoiz ez du halako puntu aldea gainditu munduko txapeldun izan den zazpi urteetan. Arazoak pilatu zaizkio alemaniar handiari urte hasiera honetan. Azkenean, auto azkar bat izan du eskura, baina ahula. Eta Fernando Alonso espainiarrak 24 puntura ihes egin dio. Ferrarikoak bi puntu besterik ez du. Orain bi urte, lehen hiru lasterketetan ere ez zuen emaitza onik lortu. Baina auto berria izan zuenean, errenkadan irabazi zituen hiru lasterketa.

Auto berriak, baina, kilometro falta sumatu zuen, eta arlo askotan egin zuen huts. Aurrena, Rubens Barrichelloren aldagailuak; gero, Schumacherren sistema hidraulikoak; eta, azkenik, atzealdeko pneumatikoak gehiegi higatu zituen. Abiadura hor dago, baina mantsotu egiten da itzuliek aurrera egin ahala. Arlo horretan McLaren eta Renault onenean direla dirudi, biek azken unera arte eutsi baitzioten erritmoari.Hasiera makala izan zuen 2003. urte harekin alderatuz gero; aurten, elementu gehiago batu zaizkio kontra Schumacherri. Alonsok ez du kale egin inoiz, eta bera da txapelketa gidari indartsuena. Ia guztia ondo landu du, eta, ondorioz, ihes egin du sailkapenean. Hogeita lau puntu asko dira, batez ere Renaultek izan ohi duen sendotasuna aurten ere izango badu.

Erabaki estrategikoak

Ferrarik ezer egin badu aurten, arriskuko erabakiak hartzea izan da. Denboraldiko emaitza amaieran bakarrik aztertu behar bada ere, oraingoz gertuko etorkizuna zaila izango du taldeak. Ez zuten espero F2004M autoak halako maila kaskarra emango zuenik, eta bi lasterketa bakarrik iraun zuen. Aurtengo araudi aldaketa sakonek iazko autoa oinarritzat hartzea gomendatzen ez bazuten, are gutxiago lan hori guztia egitea bi lasterketa egiteko soilik.

Postu txarrek presioa sortu dute Ferrarin, eta F2005 erabiltzera behartu. Autoak kilometro gehiago behar ditu, sendotasuna hobetzeko, gidariek hobeto ezagutzeko eta pneumatikoekin duen jokabidea hobetzeko.Taldeak badu esperantzarako motiborik. Aurtengoa inoizko sasoi luzeena da, 16 lasterketa falta dira eta puntu asko daude jokoan. Bestalde, autoak azkarra dela erakutsi du, oraindik erabat prestatu gabe badago ere. Bahreinen 40 gradutik gora egiten zuen, eta Bridgestone ez da eroso sentitzen egoera horretan. Eta batez ere, hiru aste ditu Ferrarik hurrengo lasterketa arte. Beste edozein taldek baino lan gehiago egingo dutela ezin zalantzan jarri.

-

Lehen hiru probetako emaitzak (2003 eta 2005)



2003
Lasterketa Liderrak Michael Schumacherrek
Lehena 10 puntu (Coulthard) 5 puntu (-5 puntu)

Bigarrena 16 puntu (Raikkonen) 8 puntu (-8 puntu)

Hirugarrena24 puntu (Raikkonen)8 puntu (-16 puntu)

2005
Lasterketa LiderrakMichael Schumacherrek
Lehena 10 puntu (Fischella) 0 puntu (-10 puntu)

Bigarrena 16 puntu (Alonso) 2 puntu (-14 puntu)

Hirugarrena26 puntu (Alonso)2 puntu (-24 puntu)

-

Sailkapenak



BAHREINGO SARI NAGUSIA



1. F. Alonso (Renault) 1:29.18.5312. J. Trulli (Toyota) 13ra3. K. Raikkonen (McLaren) 32ra4. R. Schumacher (Toyota) 53ra

5. P. De La Rosa (McLaren) 1.05era6. M. Webber (Williams) 1.15era7. F. Massa (Sauber) itzuli batera8. D. Coulthard (Red Bull) i.b9. R. Barrichello (Ferrari) i.b

10. T. Monteiro (Jordan) bi itzulira

MUNDUKO TXAPELKETA



1. F. Alonso (Renault) 26 p2. J. Trulli (Toyota) 16 p3. G. Fisichella (Renault) 10 p4. R. Schumacher (Toyota) 9 p5. D. Coulthard (Red Bull) 9 p

AUTOGILEEN TXAPELKETA



1. Renault 36 p2. Toyota 25 p3. McLaren Mercedes 19 p4. Williams-BMW 13 p5. Red Bull-Cosworth 12 p

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.