44. kilometroan maillot horia Joseba Belokik jantziko zuela ematen zuen. Izan ere, Amstrongen US Postal taldea ONCE-Eroskirekiko 6 segunduko atzerapenaz pasa da puntu horretatik. Belokiren taldeak, ordea, erlojupekoaren azken zatian makaldu egin du erritmoa, eta Amstrongenak, berriz, bizkortu. Azkenean, 1:18.27ko denbora egin du US Postalek helmugan, eta 1:18.57koa ONCE-Eroskik. Amstrongek ez, baizik eta talde bereko Victor Hugo Peña kolonbiarrak jantziko du, orain, maillot horia. Tourraren historian elastiko hori jantziko duen lehen kolonbiarra da.
Beloki, ostera, bederatzigarren lekuan dago orain, liderretik 33 segundura.
Euskaltel-Euskadi taldeak, berriz, denbora kaskarra egin du: hiru minutu eta 22 segundu galdu ditu, eta 20. taldea izan da; hau da, azken hirugarrena.
Frantziako Tourra
Minutu erdiko aldea atera dio Lance Amstrongen taldeak Joseba Belokirenari
Ordubete, 18 minutu eta 27 segundu behar izan ditu Lance Amstrongen US Postalek taldekako erlojupekoko 69 kilometroak osatzeko. Ordu arte lehen sailkatua zen Joseba Belokiren ONCE-Eroskiri 30 segundu doi-doitako aldea atera dio. Amstrongen taldekide Victor Hugo Peña kolonbiarra da Frantziako Tourreko lider berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu