Mohamed Farah britainiarrak irabazi du 5.000 metrokoa, 13.41.66ko denbora eginda 10.000 metrokoa ere berak irabazi zuen, eta, hala, Miruts Yifter etiopiarrak eta Kenenisa Bekelek soilik egitea lortu dutena egin du: 10.000koa eta 5.000koa Joko beretan irabaztea.
Dejen Gebremeskel (Etiopia) izan da bigarren, eta Thomas Pkemei Longosiwa (Kenya) hirugarren.
Lasterketa hasieratik afrikarrek hartu dute lasterketa burua. Pixkanaka erritmoa gogortzen joan dira, eta hiru itzuli faltan bururatu da lasterketako protagonista nagusia: Mohamed Farah. Azken itzulia ziztu bizian egin dute, lehenengo postua hartzeko esprint betean, baina inork ezin izan diot Farahri aurrea hartu.
Afrikan jaiotako atletak izan dira jaun eta jabe gaurko finalean. Hamabost parte-hartzaileetatik hamabi jaio ziren kontinente horretan, baina denak ez dira euren jaioterriak ordezkatzen aritu. Horien artean izan da Farah bera, izan ere Somalian jaio zen arren, Erresuma Batuaren banderapean lehiatzen da —9 urterekin joan zen Londresera bizitzera—.
Bernard Lagat bosgarren sailkatuak ere antzeko egoera bizi du, Somalian jaio izanagatik, AEB ordezkatzen duelako.
20 kilometro ibilketan (E)
1. Elena Lasmanova (Errusia). 1.25.02. Munduko errekorra.
2. Olga Kaniskina (Errusia). 1.25.09.
3. Shenjie Qieyang (Txina). 1.25.16.
800 metrokoa (E)
1. Mariya Savinova (Errusia). 1.56.19.
2. Caster Semenya (Hegoafrika). 1.57.23.
3. Ekaterina Poistogova (Errusia). 1.57.53.
4x400 metrokoa (E)
1. AEB. 3.16.87.
2. Errusia. 3.20.23.
3. Jamaika. 3.20.95.
Gorako jauzia (E)
1. Anna Chicherova (Errusia). 2.05.
2. Brigetta Barrett (AEB). 2.03.
3. Svetlana Shkolina (Errusia). 2.03.
Xabalina jaurtiketa (G)
1. Keshom Walcott (Trinidad eta Tobago). 84,58.
2. Oleksandr Pyatnytsa (Ukraina). 84,51.
3. Antti Ruuskanen (Finlandia). 84,12.