Azken egunetan nekea pilatuta eta zazpigarrena 207 kilomtroko etapa izanda, tropelak ez du bere burua estutu Lliriatik Cuencarako bidean, eta berea egiten utzi dio hamabost txirrindularik osatutako ihesaldiari. Lasterketa burua zabalduz joan da aldea, baina, azken kilometroetan, Cuencako gaztelurako igoerak desegin du taldetxoa.
Matej Mohoric (UAE Team Emirates), Thomas De Gendt (Lotto Soudal), Jose Joaquin Rojas (Movistar) eta Pawel Poljanski (Bora) gelditu dira lasterketa buruan, eta, jaitsieran, Mohoricek metro batzuetako tartea zabaldu die beste hirurei, hamar bat kilometroren faltan. Nahikoa izan du abantaila, eta bakarrik iritsi da helmugaraino. Atzeko hirukotearen artean, Poljanski izan da azkarrena sprintean.
8:37ra helmugaratu da tropela.